XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biak izerditan eta nekaturik zeuden.

Sheriffak azken ahalegina egin zuen.

Haren erasoa ikaragarria izan zen eta Mansfield belauniko erori zen.

Sheriffak, zoraturik bezala, eraso zuen berriz.

Ezpata jaso zuen, baina sartu behar zion une berean, erraldoia apartatu egin zen.

Sheriffak huts egin zuen eta muturrez aurrera erori zen.

Ezpata airean irten zitzaion: orain bi borrokalariak berdin zeuden.

Joanes berehala zutitu zen, baina, ezpata hartu beharrean, bestea zutitu arte itxoin zuen.

Orain aurrez aurre zeuden biak... baina armarik gabe.

Joanes ttikiak bere alde zeukan dena.

Magistratu eta jaun handiak ere horretaz konturatu ziren.

Ordura arte begira egon ziren, baina orduan printzeak klarina jotzeko agindu zuen.

Berehala, soldadu pila bat irten zen.

Joanes egoera larri samarrean zegoela konturatu zen eta borrokan erabili zuen lantza hartu zuen.

Nahasketa hartan, soldaduek lagunak zauri zitzaketen eta buruzagiak geziak uzteko esan zieten.